Koronabirusaren krisiaren aurreran, Udalak hartutako azken neurriak
2020 / 03 / 14Jose Ramon Zubizarreta Alegria Eskoriatzako alkateak honako hau
JAKINARAZTEN DU
“Larrialdiari Aurregiteko Bidea” Planaren Aholku Batzordeak koronabirusaren bilakaerari buruz gaurko egunez hartutako erabakien ondoren, hauek dira gaur egun Eskoriatzan hartu diren prebentzio-neurriak:
- Kirol instalazio itxita (Manuel Muñoz kiroldegia, Joseba Iñurrategi pilotalekua).
- Zaldibar antzokia itxita.
- Ludoteka eta gaztelekua itxita.
- Ibarraundi Museoa eta Zubiateko labearen erakusketa aretoa itxita.
- Kultur etxea itxita.
- Erretiratuen etxea eta taberna itxita.
- Liburutegia: mailegu zerbitzua bakarrik eskainiko du. Sarrera fisikoa banakakoa izango da, metro eta erdiko segurtasun tartea mantenduz. Mostradorean zinta bat jarriko da sartzeko mugekin.
- Ikastaroak eta tailerrak, bertan behera.
- Haurrentzako parke publiko itxita.
- Iturri publikoak itxita.
- Euskaltegia itxita.
- Asteroko azoka ez da egingo
- Udala:
- Udalaren jendaurreko zerbitzuan sarrera fisikoa banakakoa izango da, eta segurtasun-tartea metro eta erdikoa izango da. Mostradorean zinta bat jarriko da sartzeko mugekin.
- Gainerako udal-zerbitzuak: arreta telefonoz edo telematikoa izango da. Salbuespenezko kasuetan aurrez aurrekoa izango da, aurrez hitzordua eskatuta.
- Gazteei erabiltzeko lagatako lokalak, publikoak eta pribatuak: itxiak
Hurrengo neurriak bihar, martxoak 15, jarriko dira indarrean, baina gaurtik aurrera aplikatzea gomendatzen da:
- Ostalaritzako establezimenduetan, txokoetan, elkarte gastronomikoetan eta otoi egiteko zentroetan edozein jarduera bertan behera uztea.
- Metro eta erdiko gutxieneko segurtasun-tartea bermatzen ez duten lokaletan beste edozein jarduera etetea.
- Metro eta erdiko distantzia edozein pertsona-kontzentraziotan.
Eskerrak eman nahi dizkiet eskoriatzar guztiei egoera honetan erakusten ari diren lankidetza eta jarrera arduratsuagatik. Denon artean lortuko dugu Koronabirusari aurre egitea.
ETA KONTUAN IZAN: ZURE OSASUNAGATIK, NIRE OSASUNAGATIK GUZTIONAGATIK, ETXEAN GERATU!