Koronabirusaren pandemian antsietateari eta estresari aurre egiteko aholkuak
2020 / 03 / 18Koronavirusaren pandemia dela eta, agintariak murrizketa neurriak aplikatzen ari dira kutsatze kopurua geldiarazteko. Errutinak erabat aztoratu dira, salbuespenezko kasuetan izan ezik etxean geratzeko eskatu digute, eta horrek nolabaiteko ezinegona, estresa eta antsietatea sentitzen duten pertsona askoren gogo-aldarteari eragin diezaioke, bai eta pandemiaren ondorioz hainbeste informazio, irudi, datu eta neurri entzutean sentitzen dugun zaurgarritasun-sentsazioari ere.
Egoera horrek eragindako estresari eta antsietateari aurre egiteko, Osakidetzak dokumentu bat argitaratu du, eta bertan, herritar guztientzako gomendioez gain, informazio eta aholku espezifikoak daude gurasoentzat, arretan inplikatutako profesionalentzat eta berrogeialdiko egoera batetik irteten diren pertsonentzako.
OSAKIDETZA_ Covid-19aren pandemian antsietateari eta estresari aurre egiteko aholkuak