ETE eta autonomoentzako diru laguntza publikoak
2020 / 04 / 06COVID-19k merkataritzan eragin duen ezegonkortasuna dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundia eta eskualdeetako garapen agentziak elkarlanean dabiltza, ETEei eta autonomoei laguntzeko.
Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak hartu dituzten neurriei eta diru-laguntzei buruzko informazio zabala dago Gipuzkoako atarian; non laguntza eskatzeko baldintzak eta dagozkien agiriak, ere, aurkitu daitezke.
COVID-19k  eragindako  galerei  aurre  egiteko,  hainbat  erakundek  finantzaketa  lerroak  aktibatu  dituzte,  eta  horiek  ere,  Aldundiko  webgunean  jasota  daude.
Covid-19  Jarduera  ekonomikorako  neurriak
Aldi berean, laguntzak izapidetzerakoan sortu daitezkeen zalantzak argitzeko, Debagoieneko Garapen Agentziak webgune, telefono eta email bat jarri ditu eskualdeko merkatarien zerbitzura.
- Debagoiena.eus/covid-19
 - 943.79.30.90
 - enpresa@debagoiena.eus
 
