Enpresa eta autonomoentzako maileguak
2020 / 04 / 07Elkargi Garantia-elkarte (SGR) bat da, 40 urtetik gorako esperientzia duena, eta ETEei eta autonomoei behar duten finantziazioa eskuratzen laguntzen duena.
Une honetan, Covid-19ren ondorioz beraien jardueretan murrizketa izan duten edozein sektoreko enpresa eta autonomoentzat Euribor+% 0tik hasitako maileguak eskaintzen dute.
Informazio gehiago Elkargiko webgunea bisitatu edo beraiekin zuzenean harremanetan jarri.
- www.elkargionline.com
- 943 309 060
- comercialgipuzkoa@elkagi.es