Autonomoentzako ezohiko laguntzak, baldin eta haien jarduerak etenda geratu badira.

2020 / 04 / 08

Eusko Jaurlaritzak onartu egin ditu autonomoentzako ezohiko laguntzak, baldin eta haien jarduerak etenda geratu badira COVID-19k eragindako krisiaren ondorioz.
Ez dakigu gaur, asteazkena edo apirilaren 14an argitaratuko den, baina EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasten baita izapidetzeko epea.
Izapidetze-epea irekitzen denean, mankomunitateko Garapen Agentziak eskumenean dituen baliabide guztiak jarriko ditu, interesatuei eskaerak eta dagozkien agiriak aurkezten laguntzeko.

BALDINTZAK

Aurreikusitako diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte banakako enpresaburuek eta profesionalek, bai eta ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako bazkideek ere, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
  • Egoitza soziala eta fiskala nahiz enpresa-jarduera Euskadin izatea, eta lantokia bertan egotea.
  • Negozio-lokal baten errentaria izatea, betiere eskatzailearen etxebizitza baten zati edo beste enpresa batekin partekatutako espazio bat ez bada, eta lokalaren errentatzailearekin odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko ahaidetasunik ez badago, eta errentatzaile gisa jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.
  • Bertan behera geratu den jarduerara soilik dedikatzea.

ESKAERAK

Eskabideak eredu ofizialaren bidez aurkeztu beharko dira, http://www.euskadi.eus helbideko egoitza elektronikoaren bidez, eta bertara sartzeko esteka bat izango da Lanbideren webgunean ( www.lanbide.euskadi.eus).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko deklaraturiko alarma-egoeraren ondorioz jarduera uzteagatik ezohiko prestazioa lortu izanaren ebazpena.
  • Negozio-lokalaren errenta-kontratua.
  • Ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila eratu izanaren egiaztagiria, hala badagokio.

Eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta hurrenkera berean onartuko dira deialdian aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiak, funtsak agortu arte.

Premiazkoa da agiriak prestatzea, eskaera lehenbailehen egin ahal izateko.