Lehen sektorearen, nekazaritzako elikagaien industriaren eta landa-ingurunearen aldeko adierazpen instituzionala
2020 / 05 / 19Heldu da San Isidro Eguna eta, COVID 19aren krisiaren ondorioz, normaltasunez hura ospatzea ezinezkoa denez, Lehen Sektorea, Nekazaritzako Elikagaien Industria eta Landa Ingurunea kudeatzeko eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Publikoek, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, aho batez partekatzen dituzte adierazpen instituzional honetan biltzen diren konpromisoak:
Modu orokorrean:
- Lehen sektorearen rola nabarmendu, elikagaien balio-katea funtzionatu, lanean jarraitzeko eta hornitzeko egiten duen ekarpenagatik, ekoizle gisa, eta paisaia zein biodibertsitatea zaintzen egiten duen lanagatik.
- Sektorearekiko elkarrizketa areagotu eta landa-ingurunearen, elikagaien kateko enpresa-jardueren eta askotariko produkzioko azpisektoreen gainean osasun-krisiak duen eraginaren etengabeko jarraipena egin.
- Funtsezkotzat hartzen den sektore horretako profesionalen osasun-baldintzak zaindu, eta azpisektore bakoitzak landutako segurtasun- eta babes-protokoloak aplikatzeko akonpainamendua eman.
- Halaber, hornitzen dituzten produktuen kalitate eta berme sanitarioa segurtatu eta hornitzen dizkiguten elikagaiek beharrezko duten trazabilitate egokia betetzeko akonpainamendua eman.
Produkzio, arrantza eta landa-ingurune sektorearen jasangarritasun ekonomikoari buruz:
- 2020rako aurrekontu instituzionaletan aurreikusitako Lehen eta Nekazaritzako Elikagaien Sektorerako laguntza-programak egokitu, Covid 19aren krisian sektoreari sortu zaizkion beharrizan berriekin bat etor daitezen.
- Krisiak gehien erasandako produkzio azpisektoreentzako laguntza-neurri bereziak aktibatu, adibidez, konpentsaziorako laguntzak, promozio eta merkaturatzeko laguntzak, NPEko (Nekazaritza Politika Erkideko) neurri bereziak, nekazaritzako elikagaien ETEei zirkulazioko kapitala eskuragarri jartzea, ziurtapen eta kontrolen malgutzea, finantza-kostuen beherapenak eta abar.
- Nekazaritza- eta arrantza-jardueretan laneko segurtasun-baldintzetan aritzeko sasoiko lan-eskua eman eta, laneko bajak daudenerako, nekazaritza-ustiategietan ordezko zerbitzuak sendotu.
- Arrantza Sektoreari laguntzeko aldi baterako neurriak aktibatu, jarduerari eta lehiatzeko ahalmenari eusteko.
- Sektorean eta gure landa-ingurunean kaltetuen ateratako ETEei zirkulazioko kapitala eman, baita gure landa-eremuetan gerta daitezkeen bakartze- eta desparekotasun-egoerak arintzeko ere.
Kanal komertzialak eta soberakinen kudeaketa suspertu eta aktibatzeari buruz:
- Tokiko eta sasoiko produktuen salmentarako merkatuak berpiztu, baldintza sanitario egokietan.
- Laguntza eman ohikoekin bateragarriak diren merkaturatzeko kanal berriak, pertsona kontsumitzaileen eta lehen sektoreko beharrizan berriekin bat datozenak, egokitzeko eta berritzeko.
- Tokiko eta sasoiko produktuen promozioa areagotu, hedabideen bitartez, konpainia merkaturatzaileekin lankidetzan arituz eta pertsona kontsumitzaileekin harremanetan jartzeko ohiko kanalen bidez.
- Soberazko elikagaiak aldi batez kendu eta biltegiratzeko eta, gero, merkatuan jartzeko laguntza eman, krisiaren aurretik zuten balio komertzialari eusteko aukera emango duten promozio-ekintzen bitartez.
- Sektoreko kooperatiba eta operadore komertzialekin lankidetzan, nekazaritza-produktuen soberakinak biltzeko zerbitzu logistikoa martxan jarri, banaketara birbideratzeko.
- Mahastizaintzako eta ardogintzako sektorerako laguntzen plan berezia aktibatu, COVID 19aren krisian bereziki kaltetua izan delako.
Covid 19aren ondoren, Nekazaritzaren Sektorean, Nekazaritzako Elikagaien Industrian eta Landa Ingurunean jarduera berregituratu eta dibertsifikatzeko ekintzei buruz:
- Lau administrazioen artean, krisiaren Sektoreko ondorioak elkarrekin koordinatuta aztertu eta berrikusi, tartean dela egungo sektore-sarearen egitura eta antolamendua berrikustea eta lan-ikuspegi berri bat diseinatzea, jardun instituzionalak aurrera eramateko eta nekazaritzaren sektoreko beharrizan berriei erantzuna emateko.
- Tokiko produktuak erosi eta merkaturatzea sustatu eta haiei buruz sentsibilizatu, RETAIL kanala sustatu, ekimen komertzial berritzaileak bultzatu eta ostalaritzak zein jatetxeek tokiko produktua eros dezaten lagundu (HORECA kanala).
- Basogintza-sektorea nabarmendu, sektorea gaztetu, dibertsifikatu eta profesionaltzea bultzatuz, funtsezko produktuen sorrera hauspotuz (papera, zelulosa, zura), banda marroiaren ondorioak arintzeko laguntza emanez, baso-bioekonomia sustatuz eta sektoreak klima-aldaketa arintzen eta ekonomia zirkularrean lagundu dezan bultzatuz.
- Lehen sektorea, Nekazaritzako Elikagaien Industria eta Landa Ingurunea digitalizatzeko eta, horietan, informazio eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko azpiegiturak osoki ezartzea bultzatu, Sektorearen, Sektoreko Eragileen eta Erakunde Publikoen arteko elkarrizketa, komunikazio eta lankidetzako eszenategi berri bati heltzeko eta, hartara, nekazaritza- eta arrantza-jarduerak alde guztietatik dituen lehiakortasun- eta jasangarritasun-erronkei aurre egiteko eta Landa Inguruneari bizirik eusteko.