2020ko maiatzeko ohiko plenoa
2020 / 05 / 21- Eguna: Maiatzaren 26a (asteartea)
- Ordua: 17:30
- Lekua: Telematikoa
- Zuzenean jarraitzeko: HEMEN (egunean bertan, plenoko orduan aktibatuko da eremua webgune honetan)
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Abala itzultzeko Hemen Garbiketak S.L.U. enpresak egindako eskaria: udal eraikinak garbitzeko 2016ko kontratua.
- Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan finantza tutoretzaren eskumena garatzen duen otsailaren 8ko 1/2013 Foru Arauaren 5-3 artikulua betez kontuhartzailetzak egindako txostenaren berri ematea.
- 5. kreditu aldaketa: kreditu gehigarriak.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Gai zerrendan ondorengo gaia sartzea berrestea: herriko jai eguna 2021erako.
- Galde-eskeak.