Eskoriatzako udaleku irekiak bertan behera
2020 / 05 / 28Gaur egun bizi dugun osasun krisia kontutan izanik, Eskoriatzako Udalak, aurtengo udaleku irekiak programa bertan behera uztea erabaki du. COVID-19aren hedapena eragozteko helburuarekin, osasun arloko agintariek egindako gomendioak kontutan hartuta eta segurtasun eta higiene arloan beharrezko neurriak %100ean bermatu ahal izateko “zailtasunak” ikusita, erabakirik zentzuzkoena eta arduratsuena dela uste du eta hortaz, uda honetan ez da udaleku irekirik izango.
Erabaki zaila izan da, izan ere, haurrek hainbeste denbora etxean pasa ondoren, lagunekin elkartzea, jolastea, esperimentatzea, kirola egitea, aukerarik ez dutenentzat euskaraz hitz egitea eta ondo pasatzea behar beharrezkoa dutela ohartzen baikara, baina tamalez, gaur-gaurkoz zerbitzua kalitatez eta segurtasunez eskaintzeko bermerik ez dugu eta Eudelek, udako programak bertan behera uzteko egindako gomendioari jarraitzea erabaki du Udalak.
Udaleku irekiak 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat antolatzen den aisialdi zerbitzua da, uztailean zehar eskaintza da eta urtero 200 haurretik gora dira parte hartzen dutenak.