Covid-19aren biktimak oroitzeko minutu bateko isiluneak udaletxeetan
2020 / 05 / 27Koronabirusaren ondorioz hildako pertsona guztiak oroitzeko, gaur, asteazkena, 12:00etan, udaletxeetan minutu bateko isiluneak egitea proposatu du Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL).
Espainiako Gobernuak hamar eguneko dolua ezarri du bihartik aurrera COVID-19aren biktimen omenez, eta isiluneak deitu ditu erakunde publiko eta pribatuetan.
Eusko Jaurlaritzak bat egin du deialdiarekin, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakundeetako eraikinetan banderak jaitsita egongo dira hamar egunez.