Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa egoera guztietan

2020 / 07 / 15

Osasun Sailburuak Covid-19aren pandemiari aurre egiteko aparteko neurriak arautzen dituen Agindua eman du, gaur gauerditik aurrera (uztailak 16tik aurrera, beraz) derrigorrez bete beharrekoa dena, eta ondorioz 6 urtetik gorako EAEko biztanle guztiek maskara derrigorrez erabili beharko dute. 

Derrigortasuna

Pertsonen arteko tartea edozein dela ere, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan, bai erabilera publikoko gune itxietan edo jendearentzat irekita dauden lekuetan ere.

Neurria hondartzetan eta igerilekuetan ere bete beharko da, joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, salbuespena izango da bainua hartzen ari garen bitartean edo eremu zehatz batean bagaude, horietan ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu badaiteke.

Maskarak estali behar du sudur-trenkadatik kokotserainoko tartea.

Ostalaritza

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimedu eta zerbitzuetan, tabernak eta txokoak barne, maskara erabiltze betebehar hori jateko edo edateko unean bakarrik kentzen da. Bestela, erabili egin beharko da.

Maskara erabiltzeko derrigortasunaz gainera, pertsonak pilatzeko mugak ere ezartzen dira eta gehieneko okupazioa 10 pertsonakoa izango da mahai edo mahai-multzo bakoitzeko.

Barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen eta bezero-taldeen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa gordez gero.

Establezimendu, espazio edo lokalen titularrek bermatu beharko dute bere espazioetan bete egiten dela agindutako betebeharra.

Gainera, egungo egoerak eta aginduaren indarraldiak irauten duen bitartean, ez da ordutegiak luzatzeko baimen berririk emango eta eman direnak indarrik gabe utziko dira.

Gazte lokalak eta antzekoak

Debekatu egiten da gazte-lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan edozein jarduera egitea.

Kalean kontsumitzea

Debekatu egiten da espazio publikoetan edo kalean taldean edatea.

Sintomatologia duten pertsonak

COVID-19arekin bateragarriak diren sintomarik ohikoenetako bat duen edonork (sukarra, hotzikarak, eztula, aire-faltaren sentsazioa, usaimena eta dastamena gutxitzea, eztarriko mina, muskuluetako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo okadak)  etxean geratu beharko du eta ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio osasun-zerbitzuari.

Era berean, etxean bizikiderik badago, ez du haiekin kontakturik izan behar, eta, ahal bada, logela esklusiboa erabili behar du, osasun-zerbitzuaren jarraibideak jaso arte.

AGINDUA OSORIK (EHAA 2020/07/16)