Udal langile guztiak lan presentzialera bueltan
2020 / 07 / 17Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, eta aholku orokorrei jarraiki, aukera izan duten udal langile guztiak telelanean egon dira orain arte. Hartu beharreko segurtasun neurri guztiak hartuta, datorren astelehenean, hau da uztailaren 20an lan presentzialera bueltatuko dira.
Harrera zerbitzua ohiko ordutegian
Hori horrela, orain arte harrera zerbitzu presentziala murriztua izan bada, aurrerantzen ohiko ordutegia eta ohiko funtzionamendua izango du, hain zuzen ere goizeko 9:00etatik 14:30era.
Aurretiko hitzordua
Herritarrei eskatzen zaie, ahal den neurrian, udal langileekin egotera joan aurretik hitzordua eska dezatela, hartu beharreko segurtasun neurriak hartu ahal izateko.