Herritarrentzako Arreta Zerbitzu Integrala arautzen duen ordenantza hasiera batean onartu da.
2020 / 07 / 30Udalbatzarrak, 2020ko uztailaren 28an egindako bilkuran, besteak beste, Eskoriatzako Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzu Integrala (H@ZI) arautzen duen
ordenantza hasiera batean onartzea erabaki zuen.
Erabaki hau jendaurrean jarriko da 30 egun baliodunez, horretarako iragarkiak jarriz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean eta webgunean, interesdunek erreklamazioak eta eragozpenak jarri edo oharrak egin ditzaten.
Erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkezten ez badira, hasierako onarpena behin betikotzat joko da automatikoki.
H@ZI zerbitzua arautzen duen ordenantza.