Kirol jardueren eskaintza 2020/21 ikasturterako
2020 / 07 / 302020/2021 ikasturteko jarduerak baldintza egokietan eskaini ahal izateko, kirol istalazioak berdiseinatu dira edukiera eta ratioak egokituz, segurtasun-distantziak eta parte-hartzaile guztien osasuna bermatzeko protokolo espezifikoekin.
Saioak bikoiztu dira
Aforo mugen ondorioz, eta dagoen eskaerari erantzuteko, saio kopurua bikoiztu egin da eta iraupena apur bat murriztu. Jardueren prezioa mantendu egingo da, nahiz eta aforoa murrizteak gainkostua ekarri.
Eskainiko diren lehorreko kirol jarduerak honako hauek dira:
Taula horren xehetasunak eta ur jarduerak ikusi ahal izateko, jaitsi dokumentu hau (PDF), bertan egunak, ordutegiak eta tarifak agertzen dira.
Izena ematea
Izena emateko epea abuztuaren 24an hasi da, eta plazak bete arte luzatuko da, betiere izena emateko hurrenkera errespetatuz.
Izena emateko:
- Telefonoa: 943 71 53 28
- Emaila: kiroldegia@eskoriatza.eus (eskaera orria jaitsi online estekan eta bidali emailez)
- Online
Ate irekiak
Irailaren 10ean, 11n eta 14an ate irekien jardunaldiak egingo dira, eta bertan jarduerak probatzeko aukera eskainiko da. Ate irekietan parte hartzeko izena eman behar da, nahiz eta izen ematea doakoa izan. Hauek dira frogatu ahal izango diren kirol jardueren ordutegiak:
IRAILAK 10, OSTEGUNA (izena emateko azken eguna: irailak 8)
- Pilatesa: 9:15 / 14:45 / 15:30 / 17:15
- Ziklo: 10:00 / 18:15 / 19:00
- Zunba: 18:00 / 18:45
IRAILAK 11, OSTIRALA (izena emateko azken eguna: irailak 9)
- Zunba: 9:00 / 9:45
IRAILAK 14, OSTEGUNA (izena emateko azken eguna: irailak 11)
- Erorketa prebentzioa: 10:30 / 11:15
- Ziklo: 16:45 / 17:15
- Gimnasia armonikoa: 18:00
- Pilatesa: 18:45 / 19:30
- Body tonua: 18:45 / 19:30