Kultura programazioan aldaketak
2020 / 10 / 29Alarma egoera berriaren eta Eusko Jaurlaritzak astean onartu duen Dekretuaren ondorioz, kultura programazioan ere aldaketak egin beharra dago, egungo egoerara egokitu ahal izateko.
Aldaketek plangintzari baino gehiago formatuari eragingo diote, hori horrela, aurreikusitako jarduera batzuk online egingo dira, beste batzuk aurrez aurre eta bertan behera utzi beharko direnentzako beste aukera batzuk bilatuko dira.
Esate baterako, asteburu honetarako programatutako beldurrezko bi zine emanaldiak bertan behera geratu dira, baina DVDak liburutegian egongo dira nahi duenak eskuratu ahal izan ditzan.
Azaroan egiteko aurreikusitako Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoen emanaldia, literatur solasaldiak eta antzezlana presentzialki egingo dira, indarreango araudia betetzeko egokitu beharreko segurtasun neurriak egokituz.
Jarduera batzuk online egin daitezke, beraz, aukera hori baliatu nahi da.
Nolanahi ere, udalak arretaz jarraituko du administrazio publikoek gai honi buruz argitaratzen duten guztia, betiere aurreikusitako ekintzak indarreango segurtasun neurriak betez, beste formatu batzuetan bada ere.