Udalbatzak 3 mozio onartu ditu
2013 / 10 / 30Urriaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, Udalbatzak “Ospitaletan modu anbulatorioan ematen diren botiken koordainketa berri gaitzesteko”, “Gorka Azpitarte presoaren egoera salatzeko” eta “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna aldarrikatzeko” mozioak onartu zituen.
Botiken koordainketa
Mozio hau elizateetako bi zinegotzien abstentzioarekin eta bertaratutako 8 zinegotzien aldeko botoarekin onartu zen. Hemen mozioa osorik.
Gorka Azpitarte presoaren egoera
Mozio hau hiru abstentzio (Elizateak 2 eta Ezker Anitza 1), aurkako boto 1 (Pse) eta bertaratutako gainontzeko 6 zinegotzien aldeko botoarekin onartu zen. Hemen mozioa sorik.
Emakumeenganako indarkeria
Mozio hau elizateetako bi zinegotzien abstentzioarekin eta bertaratutako gainontzeko 8 zinegotzien aldeko botoarekin onartu zen. Hemen mozioa osorik.