Alarma egoeraren aurrean ohiko galderei erantzunak
2020 / 10 / 29Urriaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko agintaritzaren aldizkarian 36/2020 Dekretua, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira alarma egoeraren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta birusaren hedapenari eusteko.
Arauak interpretatzerakoan sor ditzaketen zalantzak direla eta, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak argitaratutako dokumentuak jarraian dituzue, mugikortasunari, bilerei, hezkuntza-arloari, ostalaritzari eta abarri buruzko zalantzak argitzeko.