Gizarte zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako diru laguntzak
2020 / 10 / 30Urriaren 26an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Gizarte Zerbitzuetan diharduten elkarteentzako diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak.
Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek, gizarte zerbitzu jarduerak Eskoriatzan garatu edota bete tzen badituzte eta jarduera horiek deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz.
Diru laguntzak honako hauek finantzatzeko izango dira:
- Gizarte zerbitzuetako arloan jarduera zehatzak garatzea, esaterako, honako hauek: hitzaldiak, zabalkunde kanpainak, prestakuntza ikastaroak antolatzea, biztanleriaren zenbati sektoreren aisialdia eta asoziazionismoa sustatzea.
- Gizartean integratzea helburu duten taldeei zuzendutako jarduera edota ekintzak.
- Taldeei arreta eskaintzea gizarte zerbitzuen eta osasun arloan.
- Elkarte eskatzaileen mantenimendua: telefonoa, faxa, bulego materiala, ekipamendu txikia eta abar.
Bai eskaerak bai kitapena aurkezteko epea azaroaren 27a arte izango da.