2020ko azaroko ohiko plenoa
2020 / 11 / 20- Eguna: Azaroaren 24a (asteartea)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Telematikoa
- Zuzenean jarraitzeko: HEMEN (egunean bertan, plenoko orduan aktibatuko da eremua webgune honetan)
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Kirol arloko zerbitzuak emateko kontratua esleitzea.
- Alkatetzak aurkeztutako mozioa EUDELen eskariz: azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna dela-eta, adierazpena.
- EH Bilduk aurkeztutako mozioa: azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna.
- Alkatetzak aurkeztutako mozioa EUDELen eskariz: 2020ko euskararen nazioarteko eguna.
- Alkatetzak aurkeztutako adierazpen instituzionala egiteko proposamena Euskadi Sahara mugimenduaren eskariz mendebaldeko Saharako su-etenaren amaieraren aurrean.
- Galde-eskeak.