Olazar auzoan aparkalekuen konponketa lanak
2020 / 11 / 24Olazar auzoko 1-5 zenbakien parean dagoen aparkalekuen zonaldean, hau da Gorosarri plazaren gainaldean, obrak egingo dira espaloian sartuta dauden zuhaitzek eragindako kalteak konpontzeko. Hasteko, zuhaitzak bota egingo dira eta zuhaitzak sartuta dauden espaloi zatiak kendu. Farolen artean espaloi zati bakarra jarriko da eta zuhaitz berriak landatuko dira.
Gainera, bizikletak aparkatzeko gunea ere egingo da bertan, eta hori guztia egindakoan, asfaltatu eta margotu egingo da ingurua.
Ezin aparkatu
Lan horiek direla eta, azaroaren 25etik 27ra bitartean, hau da aste honetako asteazkena eta ostirala bitartean, ezin izango da inguru horretan aparkatu. Ostiraletik aurrera, berriz, 2 astez, bidegorriaren noranzkoan goazela eskuma aldera geratzen diren aparkalekuetan (linean) bakarrik aparkatu ahal izango da. Ezkerraldekoetan (baterian) lanak iraun bitartean, ezin izango da aparkatu.