Eskoriatzarrok PCR proba masiboa egitera deituak
2020 / 11 / 25Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, Covid-19aren zaintza- eta kontrol-lanen barruan, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Leintz Gatzagako 13 eta 40 urte bitarteko biztanleen artean bihartik aurrera PCR proba masiboa egiteko deia egin dute. Eskoriatzako Udalak ere, proba hauen garrantzi partikularra eta komunitarioa handia dela baloraturik, adin tarte horretako eskoriatzar guztiei parte-hartzeko deia egiten die.
Lekua eta ordutegia
Azaroaren 26an eta 27an egingo dira probak Aretxabaletako osasun zentro ondoko Basotxo eraikinean. Eskoriatzan ez da probak egiteko azpiegiturarik jarriko. Udalak ulertzen du ez dela egoerarik erosoena, baina eskoriatzarrei dei egiten die ahalegin bat egin eta Aretxabaletara joateko.
Ordutegia: 15:30 – 20:00
Ikastetxeetan dauden haur eta gazteek ez dute hitzordurik eskatu behar, ikastetxe bakoitzak antolatuko baitu hori.
Hitzordua hartzea ezinbestekoa
Derrigorrezkoa da proga egitera joateko hitzordua hartzea eta hori azaroaren 25eko arratsaldeko 16:00etatik aurrera egin beharko da. Hauek dira hitzordua hartzeko telefonoak:
- Eskoriatzako osasun zentroa: 943 71 44 52
- Aretxabaletako osasun zentroa: 943 71 19 59
Emaitzak SMS bitartez helaraziko dizkio Osakidetzak pertsona bakoitzari.
Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete Covid-arekin bateragarriak diren sintomarik edukiz gero – besteak beste sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera – bereen etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora edo osasun-aholku telefonora (900 20 30 50) deitzeko.