Hondakinak jasotzeko sistema berria martxan dago Eskoriatzan
2013 / 11 / 05Pasa den astelehenean, azaroaren 4ean, martxan jarri zen hondakinak jasotzeko sistema berria, Eskoriatzako San Pedro, Intxaurtxueta eta Gaztañadui kaleko 27 eta 29 atarietan.
Igande gauean hasi ziren kaleko edukiontziak kentzen. Edukiontzi berdeak kendu eta gero, astelehen eta astearte bitartean amaitu dute, ontzi arinen eta papera eta kartoiaren edukiontziekin. Beira jasotzeko iglu berdeak, oihalak eta olioa biltzeko edukiontziak ohi bezala kalean egoten jarraituko dute.
Bada nor proba pilotua martxan egotea oztopatzen saiatzen ari dena, inoren pegatinak kenduz, e.a. hala ere, herritarrak normaltasunez parte hartzen ari dira lehen egun hauetan. Hortaz, Eskoriatzako udalak herritarrak zoriondu nahi ditu ontzi banaketan eta lehen egun hauetan edukitzen ari diren jarreragatik.