Ostegun honetan errepidea itxiko da Itzulia pasatzen delako.
2021 / 04 / 07“Euskal Herriko Itzulia 2021” lasterketaren laugarren etapa, Gasteiz-Hondarribia, ostegunean, apirilak 8, jokatuko da.
Lasterketa 13:30ak inguruan igaroko da Eskoriatzatik, eta saihesbidetik pasako bada ere, trafikoan eragingo du, Eskoriatzarako sarrera-irteerak ordu erdi lehenagotik itxita egongo direlako.
“Euskal Herriko Itzulia” errepideko txirrindulari-proba honen 60. edizioa Bilbon hasi zen apirilaren 5ean, eta Arrate gainean amaituko da apirilaren 10ean, guztira 797,7 kilometro 6 etapatan banatuta.
Lasterketa UCI WorldTour 2021 zirkuituan sartuta dago, txirrindulari-proben artean goreneko maila duena, eta zirkuitu horretako hamahirugarrena da.