Landa eremuetan mugikortasuna sustatzeko saio irekia

2021 / 04 / 29

Debagoieneko landa eremuetan mugikortasun inklusiboa sustatzeko helburuarekin, hainbat saio egingo dira Debagoienean, eta lehenengo Eskoriatzan izango da, maiatzaren 10ean.

Topaketa honen helburua izango da bailarako ezaugarri sozial eta geografikoak kontuan izanda, proiektuan proposatzen diren esperientzia pilotuen balizkotasuna aztertzea. Hala, norbanakoen mugikortasun ohiturak behatuz eta ibilgailu pribatuaren erabilera osatzeko erantzun kolektibo, bideragarri eta jasangarriak baloratuko dira. Saioaren metodologia parte-hartzaiela izango da. Haatik, ahalik eta herritar gehienengana iristea lortu nahi da: administrazioetara, elkarteetara, eragile sozialetara, mugikortasuna ahalbideratzen duten zerbitzuetara edota kosorkuntza jasangarri honetan intresatuta dagoen edonorengana.

Beraz, Topaketa honetan parte-hartzeko deia egiten zaie eskoriatzarrei:

  • Eguna: Maiatzak 10, astelehena
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Ibarraundi museoa
  • Izena-emateko: mm@conexionesimprobables.com emailera idatzi parte-hartzailearen izen-abizenak zehaztuz.
  • Hizkuntza: Gaztelera

Proiektua Fundación La Caixak finantzaturikoa da eta 2020ko “Landa eremuetako ekintza sozial” programaren barruan kokatzen da. VIC (Vivero de Iniciativas Ciudadanas) eta Conexiones Improbables-ek dihardute elkarlanean, Eskoriatzako Udalaren babesarekin.