2021eko ekainean ohiko eta ez ohiko plenoak
2021 / 06 / 18Udalbatzak datorren asteko asteartean 2 pleno egongo ditu, ez-ohikoa eta ohikoa, biak zuzenean jarraitu ahal izango dira TELEMATIKOKI (pleno egunean eta orduan aktibatuko da).
EZ OHIKO PLENOA
Eguna: Ekainaren 22a, asteartea
Ordua: 17:30
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Eskola agenda 20-30: Hiri eta Komunitate jasangarriak.
OHIKO PLENOA
Eguna: Ekainaren 22a, asteartea
Ordua: 18:00
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Eskoriatzatik Mazmela elizaterako gurdibide zaharraren titularitatea ikertzeko espedientea hasteko eskaera.
- 10. kreditu aldaketa espedientea.
- 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 3/2021 aldaketa.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Herriko jai eguna 2022rako proposatzea.
- Gizarte larrialdietarako etxebizitza erabiltzeko baimena berrestea.
- Galde-eskeak.