Eskoriatzarren testigantza berriak Ahotsak.eus proiektuan
2021 / 06 / 25Euskal Herriko Ahotsak proiektuak ahozko ondarea eta herri hizkerak batu, katalogatu eta zabaltzen ditu, horretarako elkarrizketak egin eta herritarren bizipenak jaso eta sareratzen ditu. Badihardugu elkartea da Ahotsak proiektua garatzen duena eta Eskoriatzako Udalak 20 urte inguru darama elkarte horrekin lankidetzan.
2004.urtean batu zen Eskoriatzako Udala Ahotsak egitasmora eta harrez gero 70 bat herritarren lekukotasuna jaso da. Lekukotasunak jaso, gaiaren arabera pasarteetan antolatu eta www.ahotsak.eus webgunean ikusgai jarri dira. Oraindik ez dira jasotako lekukotasun guztiak publikatu, baina hain zuzen ere aurten, lehendik grabatuta zeuden 10 herritarren testigantzak landu dira.
Lan hori Eskoriatzan martxan egon zen Axtroki euskara elkarteari esker egin da. Elkarte horrek bere jarduna aspaldi eten bazuen ere, jardun horretatik geratuta diru baliabideekin egin da ahal izan da lana, eta aurten landu diren hiztunen zintak honako hauek dira:
- Milagros Ugalde Lezeta
- Fermin Munduate Beitialarringoitia
- Pedro Mari Armendariz
- Luziano Arenaza Aginagalde
- Tomas Beitia Arejolaleiba
- Francisco Biteri Azurmendi
- Klaudio Belategi Pagaldai
- Pepe Barandiaran Zaldibar
- Anton Agirre Egaña
- Mari Carmen Eraña Eraña eta Begoña Eskibel Arriola
Herritarren testigantzekin, gainera, Eskoriatzako ohiturei buruzko 3 ikus-entzunezko ere egin dira: argitaratu berria den “San Juanak Eskoriatzan” eta lehen egin ziren “Inauteriak Eskoriatzan” eta “Santa Ageda Eskoriatzan“.