Eskoriatzan kontsumitzeko bonuak berriro salgai
2021 / 09 / 07“Eskoriatza Bizirik” ekimenarekin jarraituz, irailean tokiko kontsumoa sustatzeko bonuak salgai jarriko dira berriro. Oraingoa, aurtengo bonuen bigarren fasea izango da eta azaroaren 30era arte iraungo du.
“Eskoriatza Bizirik” bonuak, kanpaina honekin bat egiten duten herriko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuak ematen dituzten zerbitzuetan (estetika eta osasun zentruak adibidez) gastatzeko bonuak dira. Ezin dira erabili loteria eta bestelako joko establezimenduetan, farmazian eta estankuan.
Nola erabili
Baldintzak betetzen dituen eskoriatzar bakoitzak 15 euroko balioa duen “Eskoriatza Bizirik” bono bat erosi ahal izango du. 15 €ko bonuek, 30 euroko gastu-balioa dute.
Bono hauek 5 €, 10 € eta 15 €-ko frakziotan banatuta daude eta erosketa bakoitzean frakzio oso bat erabili beharko da gutxienez.
Hauek dira kanpainan parte hartuko duten establezimenduak
- ESTETIKA • Apaindu • Ixkur • Kimu • KING Marga • Kiribil • Kuttuna • Pauxa • Villar
- FISIOTERAPIA • Gahir fisioterapia
- JANARI DENDAK • Adam fruta-denda • Altuna harategia • Aloña frutadenda • Donde María Covirán • Pagalday harategia
- OSTEOPATIA• Erai osteopatia
- BESTE BATZUK • Carmen Mertzeria • Dorleta liburu-denda • Hada multiprecio • Namaste
Bonuak erosteko
Bonuak erosi ahal izateko, ezinbestekoa da interesdunak honako bi baldintza hauek betetzea:
- Eskoriatzan erroldatuta egotea.
- Adinez nagusia izatea.
Bonuak Ibarraundi museoan jarriko dira salgai, irailaren 20tik aurrera eta bukatu arte, egunero honako ordutegian:
- Goizez 11:00 – 13:30
- Arratsaldez 17:00 – 19:30
Oharrak:
- Edozein arrazoi dela medio, bonua erostera bertaratu ezin den edozein herritarrek, hirugarren bati eskatu diezaioke bonua erosteko, bere NAN zenbakia emanda.
- Ordainketa kreditu-txartelarekin edo telefono mugikorrarekin egin beharko da.
Edozein zalantza argitzeko, deitu ondorengo telefono zenbakira 943 71 54 53