Eskoriatzan kontsumitzeko 2. faseko bono guztiak saldu dira
2021 / 09 / 23Dagoeneko bukatu dira “Eskoriatza Bizirik” aurtengo kanpainako bigarren faseko bonuak, laranja kolorekoak. Irailaren 20an jarri ziren salgai eta lehenengo 3 egunetan saldu dira guztiak.
Nola erabili
Bono hauek 5 €, 10 € eta 15 €-ko frakziotan banatuta daude eta erosketa bakoitzean frakzio oso bat erabili beharko da gutxienez.
Hauek dira kanpainan parte hartuko duten establezimenduak
- ESTETIKA • Apaindu • Ixkur • Kimu • KING Marga • Kiribil • Kuttuna • Pauxa • Villar
- FISIOTERAPIA • Gahir fisioterapia
- JANARI DENDAK • Adam fruta-denda • Altuna harategia • Aloña frutadenda • Donde María Covirán • Pagalday harategia
- OSTEOPATIA• Erai osteopatia
- BESTE BATZUK • Carmen Mertzeria • Dorleta liburu-denda • Hada multiprecio • Namaste
Gogoratu, laranja koloreko bonu hauek azaroaren 30era arte erabili ahal izango direla.
Edozein zalantza argitzeko, deitu ondorengo telefono zenbakira 943 71 54 53