Mendian orientatzeko tailerra, mugikorreko aplikazioak eta GPSa

2021 / 09 / 28

Telefono mugikorra oso tresna baliotsua izan daiteke mendira joaten garenean eta harekin zerikusia duen guztian, gure smarthphone-a mendiko GPS bihurtzen duten aplikazioak deskargatuta.

Gaur egun, telefono mugikor gehien-gehienek GNSS sistemen bidez kokatzea ahalbidetzen dute, eta horrek aukera ematen du kokapena zehaztasun handiz ezagutzeko, estaldura telefonikoa eta datu mugikorrak erabili barik. Horrek esan nahi du zure mugikorra kosturik gabe erabili ahal izango duzula munduko edozein lekutan.  Lehenik eta behin, ibilbideak, mapak eta behar duzun guztia deskargatu beharko duzu, telefono-estaldurarik gabeko eremu batera irten aurretik.

Mendian nabigatzeko mugikorreko aplikazioak eta GPSak

  • App-aren menua eta konfigurazioa.
  • Ibilbideak eta datuak grabatzea.
  • Ibilbideak eta datuak inportatu eta deskargatu: WPTak, track-ak, ibilbideak.
  • Mapak deskargatzeko jarraibideak.

Tailerra euskaraz izango da eta urriaren 9an, larunbata, egingo da 10:00etatik 12:30era Kultur Etxean,  5 euroko prezioan.

Plaza mugatuak dira, eta interesa dutenek izena eman beharko dute 943 71 46 88 zenbakian, kultura@eskoriatza.eus helbidean edo whatsApp bidez 650 49 51 66 zenbakian.