2022ko ordenantzak, egutegi fiskala, sabuespenak eta hobariak
2022 / 01 / 27Egutegi fiskala
Urtarrilaren 25ean argiratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko egutegi fiskala. Egutegi horretan zergak borondatez ordaintzeko epeak ezartzen dira.
Ordenantza fiskalak
2021ko abenduaren 20an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko ordenantza fiskalak.
Horrekin lotuta, aste honetan eskuorri bat banatzen ari da Eskoriatzako etxe guztietan, eta bertan zehazten dira egutegi fiskala eta udal zergei zein jarduerei aplikatuko zaizkien salbuespenak, hobariak eta beherapenak.
Udal zergei aplika dakizkiekeen salbuespenak eta hobariak
Hemen, laburbilduta jasotzen dira hainbat kontzeptuengatik herritarrek Udalari ordaindu beharreko zergei aplika dakizkieken salbuespen, hobari eta errekarguak.
Hobariak jaso ahal izateko idatzizko eskaera eta dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko dira, eta ondorengo baldintzak bete:
- Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
- Pertsona fisikoen kasuan, Eskoriatzan erroldatuta egotea zergaren sortzapen-unean.
- Udal zergak_ salbuespenak eta hobariak_ PDF
Jarduera ekonomikotarako hobariak eta beherapenak
Edozein hobari jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango da subjektu pasiboak ondorengo baldintzak betetzea:
- Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
- Egoitza soziala Eskoriatzan izatea.
- Jarduera ekonomikoak_ hobariak eta beherapenak_ PDF
Informazio gehiago
H@ZI (Herritarrentzako Arreta Zerbitzu Integrala)
- Emaila: hazi@eskoriatza.eus
- Telefonoa: 943 71 44 07
- Whatsapp-a: 650 49 51 65
ESKORIATZAKO UDALEKO ZERBITZU TELEMATIKOAK
Zergak, tasak, hobariak eta ordainketak