Ibilgailuen zergaren errolda eta borodatez ordaintzeko epea
2022 / 02 / 22Ibilgailuen gaineko zergarren errolda alkate erabaiz onartu da eta jendearen aurrean jarri da udaletxeko H@ZI zerbitzuan otsailaren 14tik martxoaren 7a arte.
Borondatez ordaintzeko epea honako hau da: 2022ko martxoaren 8tik apirilaren 11 arte.
- Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko dira epearen azken egunean, banketxe edo aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan.
- Helbideratu gabeko ordainagiriak bidaliko dira, posta arruntez, zergadunaren helbide fiskalera, ordainketa egin dezan. Agiri hori jaso ez bada, zordunak edo
ordainketa egin nahi duen pertsonak udaletxeko dirubilketa zerbitzuan eskatu beharko du.
Gogoan izan edozein unetan helbideratu daitezkeela hurrengo ordainagiriak.
Borondatezko epea igarotakoan, betearazpen-aldia hasiko da, eta ordaindu ez diren kuotak errekarguarekin, berandutze-interesekin eta kostuekin kobratuko dira dagokion prozeduraren bidez