San Pedro jaiak prestatzeko bigarren bilera

2022 / 03 / 22

Ostegunean, martxoak 24, arratsaldeko 18:00ean, kultur etxean, San Pedro jaietako egitaraua prestatzeko bigarren bilera egingo da.

Interesa duen edonork izango du parte hartzeko aukera. Eskoriatzako Udalak herritarrak animatu nahi ditu bileretan parte hartzera eta denon artean denon gustuko jaiak prestatzera.

Bilera eguna: martxoak 24, osteguna
Ordua: 18:00
Lekua: kultur etxea (1. pisua)