Haurren kuadrila arteko jolasak Sanpedruetan
2022 / 06 / 14Ekainaren 28an, arratsaldeko 17:00etan, haurren kuadrilla arteko jolasak antolatu dira San Pedro jaiei hasiera emateko.
8 eta 12 urte bitarteko haurrek hartu ahalko dute parte, LH3, LH4, LH5 eta LH6 ikasturteak amaitu dituztenak.
Hona hemen izena emateko bete beharreko baldintzak:
- Gutxienez 4 pertsonaz eta, gehienez, 6 pertsonaz osatutako taldea izan behar du.
- Taldeari izen bat jarri beharko zaio.
- Parte hartzaileak kolore bereko kamisetarekin etorri beharko dira.
- Izen emateko azken eguna ekainaren 24a izango da.
- Izena emateko bideak:
- Whatsappez: 688 601 374
- Emailez: gazteria@eskoriatza.eus
- Online