Ur-lanbroa Santa Marina plazan beroari aurre egiteko

2022 / 07 / 13

Bero-zapa handia dugu egun hauetan eta hurrengo egunetarako ere hala iragarrita dago, hori horrela Santa Marina plazan ur-lanbroa botatzen duen sistema jarriko da, nahi duen orok freskatzeko eta jolasteko aukera izan dezan.

Gaur, asteazkena, zabalduko da sistema ostegun eta ostiralean ere martxan egongo da honako ordutegian:

17:30 – 19:30

Egun hauetako esperientzia baloratuta eta eguraldiaren iragarpena ikusita, datorren asterako funtzionamendu-ordutegia ezarriko da.

Edozeinek izango du freskatzera joateko aukera, eta toallak eta aldatzeko arropa hartuta joatera animatzen dira herritarrak.