Animaliak babesteko Ordenantza egiteko Proiektua du Udalak
2022 / 09 / 26Gaur egungo gizartearen garapen ekonomikoak eta horrek ingurumean duen eraginak gizarte-kontzientzia handia sortu du natura-ingurunea errespetatzeko, eta, bereziki, gizakiarekin gertuen bizi diren animaliak errespetatzeko. Bizikidetza ororekin gertatzen den bezala, zentzuz bideratu behar dira animaliak gertu izateak dakartzan onurak, desabantaila bihur ez daitezen.
Arrazoi horiengatik, Udalak Udal Ordenantza arautzailea egin nahi du, honako irizpide hauek abiapuntu gisa izanik.
- Animaliak dituztenen eta ez dituztenen arteko bizikidetza.
- Herritarren heziketa eta sentsibilizazioa.
- Higienea eta apaindura bermatzea Eskoriatzan.
- Animaliak edukitzea eta horien zaintza arautzea.
- Animalien eskubideak babestea eta defendatzea, eta animaliak abandonatu eta tratu txarrak jasoz gero, haien premiei erantzutea.
- Animaliak edukitzea eta bizikidetza arduratsua sustatzea.
Ordenantza idatzi eta onartu aurretik, baina, Ordenantza Proiektua jendaurrean jartzen da, interesdunek arrazoiak ezagutu eta egoki iritiztako ekarpenak egin ditzaten.
Ekarpenak proiektuari
Proposatzen den Araudi Proiektua webgune honetan azter daiteke xehetasunez, eta interesdunek 2022 urriaren 25a arteko epea izango dute Proiektuari ekarpenak egiteko.
Ekarpenak egiteko modua:
- Presentziala:
- H@ZI – Astelehenetik ostiralera 9:00 – 14:30
- Online
- Webgunean (Orriaren barrenean, ezkerraldean dagoen estekan)
Informazio gehiago:
- udaltzaina@eskoriatza.eus
- 943 71 45 32