Euskaraldiaren 3.edizioa bertan da
2022 / 11 / 02Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean gauzatuko da Euskaraldiaren 3.edizioa, eta Eskoriatzan azaroan ekintza egitarau zabala antolatuko da.
Izen-emateko azkeneko egunak
Orain arte, 300 eskoriatzarrek eman dute izena, baina oraindik 15 eguneko tartea dago, azaroaren 17a baita izena-emateko azkeneko eguna. Izen-ematea, Euskaraldiaren webgunean egin behar da izena eta izena emateko 2 baldintza bete behar dira:
- 16 urtetik gorakoa izatea
- Euskara ulertzea
Aurreko 2 edizioetan parte-hartu zutenek erraz egin dezakete, hain zuzen ere izen-emateko webgunean emaila sartu eta aplikazioak berak identifikatuko ditu. Aurten lehenengo aldiz parte-hartzen dutenek, aldiz, datuen formulario osoa bete beharko dute.
Mahaiak Eskoriatzan
Izen-ematea errazteko asmoarekin, mahaiak ipiniko dira azaroan zehar Eskoriatzan, horietako lehena ostiral honetan, azaroak 4, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herriko plazan.
Egitarau zabala karpan
Euskaraldia hasten den egunerako karpa handia jarrita egongo da herriko plazan, eta ekintza gehienak bertan egingo dira. Hala baina, Euskaraldia bera hasi aurretik, hainbat ekintza egongo dira eta ekintza horiek igande honetan bertan hasiko dira, hau izango da egitaraua:
6, igandea
10:30/Plaza
Mendi irteera: GATZ BIDIE.
Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako Euskaraldiko batzordeek elkarrekin antolatutako ekintza.
19:00/Zaldibar antzokia
Binakako bakarrizketak: LUZE edo MOTZ.
Sarrera: 5 € (aldez aurretik kiroldegia eta www.bibe.me).
16, asteazkena
18:00/Kultur etxea
Solasaldia: Zenbat euskara egiten da Eskoriatzan? 2021eko Kale Erabileraren Neurketan jasotako emaitzak berbagai izango dira, bertaratzen diren guztien arten, baina Xabi Uriarte eta Iñigo Beitiak datuei buruz egindako hausnarketa ere egongo da.
18, ostirala
Euskaraldiaren irekiera
17:00/Plaza
Santa Zezilia ospatzeko musika eskolaren emanaldia.
18:00/Plaza
Mintzodromoa
20:00/Zaldibar antzokia
Santa Zezilia eguneko bandaren kontzertua.
19, larunbata – Euskaraldiaren herri eguna
9:00 Frontenis txapelketa.
15:00 Herri bazkaria karpan.
Frontenis txapelketako sari banaketa.
Bazkaloste musikatua: Julene eta Unai
19:00 Triki-poteoa.
22:30 Kontzertuak: ETEN eta BANANA SHAKE, karpan.
00:00 DJ Jotatxo, Inkernu tabernan.
20, igandea
10:00/Plaza
Bisita gidatua: Axtroki, urrearen magia
Axtrokiko ontziak aurkitutako parajea bisitatu eta Ibarrandi museoan erakusketa ikusi.
17:00/Plaza
Poltsen kustomizazio tailerra.
8-12 urte.
Prezioa: 5 €
Izen ematea: hazi@eskoriatza.eus eta www.bibe.me
18:00/Plaza
Dantzaldia: Imanol eta Larrañaga
24, osteguna
18:00/Kultur etxea
Ardo dastaketa ikastaroa.
Emalea: Joxemi Ayerbe.
Prezioa: 5 €
Izen ematea: hazi@eskoriatza.eus , www.bibe.me eta 636 78 59 71
25, ostirala
17:30/Kiroldegia
Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Urteak bete, abenturak bizi!
Azaroak 29, 30 eta abenduak 1/Plaza
Jostailu erakusketa
17:30-19:30
Adin guztietara zuzendutako jostailu eta mahai jolasak.
Bertaratzen diren haur eta helduek jostailuak ikusteko eta frogatzeko aukera izango dute.
Abenduak 2
19:00/Plaza
Niala magoa
Haur eta gurasoei zuzendutako emanaldia.
Abenduak 3 – Euskararen Nazioarteko Eguna
19:00/Plaza
Aukeran dantza konpainia: Hurrengo geltokia
Bizitza bidaia gisa ulertuta. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da.