Ibilgailuen zergaren errolda eta borodatez ordaintzeko epea
2023 / 03 / 07Ibilgailuen gaineko zergarren errolda alkate erabakiz onartu da eta jendearen aurrean jarriko da udaletxeko H@ZI zerbitzuan 2023ko martxoaren 7tik 28a arte.
Borondatez ordaintzeko epea honako hau da: 2023ko martxoaren 29tik maiatzaren 8a arte.
- Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko dira epearen azken egunean, banketxe edo aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan.
- Helbideratu gabeko ordainagiriak bidaliko dira, posta arruntez, zergadunaren helbide fiskalera, ordainketa egin dezan. Agiri hori jaso ez bada, zordunak edo
ordainketa egin nahi duen pertsonak udaletxeko dirubilketa zerbitzuan eskatu beharko du.
Gogoan izan edozein unetan helbideratu daitezkeela hurrengo ordainagiriak.
Borondatezko epea igarotakoan, betearazpen-aldia hasiko da, eta ordaindu ez diren kuotak errekarguarekin, berandutze-interesekin eta kostuekin kobratuko dira dagokion prozeduraren bidez