´ESKORIATZA BIZIRIK` bonoak bueltan astelehenetik aurrera

2023 / 03 / 24

“Eskoriatza Bizirik” kanpainaren baitan, martxoaren 27tik aurrera erosketa bonuak salgai jarriko dira Ibarraundi museoan.

Adinez nagusiak izanik, Eskoriatzan erroldatuta dauden herritarrek bonu bana erosteko aukera izango dute. Erosle bakoitzak 20 € balio duen bonu bat erosteko aukera izango du, eta trukean 30 € gastatu ahal izango ditu kanpainari atxikitako komertzioetan.

Establezimenduak

Bonuak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan gastatzeko izango dira. Loteria eta bestelako joko establezimenduak, farmaziak eta estankoak izan ezik.

Hauek dira, momentu honetan “Eskoriatza Bizirik” kanpainari atxikitako establezimenduak: • Ixkur ileapaindegia • Altuna harategia• Dorleta liburudenda • Akeita• Pauxa ileapaindegia • Dónde María Covirán• Kuttuna edertasun zentroa • Pagalday harategia• MkM • Kimu• Maulanda jatetxea • Ilargi• Carmen mertzeria • Adam Frutadenda• Namaste • Kiribil Ileapaindegia• Erai osteopatia • Aloña frutadenda• Villar ileapaindegia• Eroski City • Compostela • Goxo Txiki • Herriko denda.

Bonuen salmenta

  • Salmenta puntua: Ibarraundi museoa
  • Ordutegia:
    • Martxoak 27 – apirilak 5:
      • 10:00 – 13:00
      • 17:00 – 19:00 (ostiraletan ez)
    • Apirilaren 11tik aurrera:
      • 10:00 – 13:00 (asteartetan bakarrik)

Kontuan hartzekoak

  • NAN edo AIZ aurkertu beharko da.
  • Bonuak kreditu txartelarekin edo telefonoarekin soilik ordaindu ahal izango dira. Ez da eskudirua edo bizumik  onartuko.
  • Ezarritako ordutegian bonuak erosteko aukerarik izan ezean, eta salbuespen gisa, interesdunak bere NAN beste pertsona bati utz diezaioke bonua eros diezaion. Hala ere, erosle bakoitzak gehienez bi bonu erosi ahal izango ditu: berorrena eta hirugarren pertsona batena.