Desgaitasuna duten pertsonentzat bidaiak
2023 / 04 / 19Elkartuk, Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, zenbait bidai-txanda antolatu ditu, garraio eta jarduera irisgarriak erraztuz, baliabide pertsonaletara egokitutako prezioak eskainiz eta behar diren laguntza pertsonal eta teknikoak jarriz
Nork eman dezake izena?
- 16 urte, edo gehiago, desgaitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonek eman dezakete izena.
- Lehentasuna izango dute:
- Desgaitasuna, mugikortasun murriztua edota mendekotasun maila handiko pertsonek.
- Behar berezi egoeran daudenek (ekonomikoa, pertsonala, soziala, aisialdi eza…).
- Salbuetsita geratzen dira:
- Osasun zerbitzu bereziak behar dituzten gaitxotasunasun egoeran dauden pertsonak.
- Elkarbizitza aztora dezaketen nahasmenduak dituztenak.
- Laguntzailearekin bidaiatzeko irizpideak:
- Eskaera egin duen pertsonak mendekotasun egoera aitortua duenean, “laguntzaile egoki” batekin bidaiatu beharko du, eta horren bidaiaren kostuaren % 5 ordaindu beharko du.
- Mendekotasun egoera aitortu gabekoek laguntzailerik behar ez dutela ulertzen dutela jakinarazi dute; hortaz, egonaldiaren kostu osoa ordaindu beharko da.
Izena emateko azkenengo eguna: apirilak 28
Izena-ematea eta bidaiei buruzko xehetasunak www.elkartu.org
Izena emateko eta informazio gehiago: PDF