Euskararen C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa irailean

2023 / 06 / 14

EGA izenez ezagutzen zen eta Europako Erreferentzia Marko Estandarrean C1 maila parekatzen duen euskara-azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa eskainiko da Leintz Udal Euskaltegian aurtengo irailean.

Batxilergora arteko ikas-prozesu osoa euskaraz egin duten ikasleek euskarazko B2 mailaren egiaztagiria jasotzen dute. Baina aisialdian aritzeko nahiz lan munduko lanpostu askotarako  euskara maila bat gehiago egiaztatzea eskatzen da, hain zuzen ere C1 maila, eta jakinik gazte askok maila hori egiaztatzetik gertu egon arren egiaztatu barik dutela, azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa egingo du Leintz Udal Euskaltegiak.

Ikastaroa irailean

Azterketaren idatzizko zatia urria hasieran izango denez, prestakuntza ikastaroa irailean egingo da.

  • NOIZ: Irailaren 4tik 30era
  • ORDUTEGIA: 2 aukera

  • PREZIOA: 60 euro
  • Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua beharko da: 7

Idatzizko azterketa gaindituz gero, nahi dutenek, ahozkoa prestatzeko ikastaro berezia egin ahal izango dute.

Izena-ematea

Ekainaren 23an izango da izena emateko azkeneko eguna, baina kontuan izan behar da plaza kopuru mugatua dela eta izena ematen den ordena errespetatuko dela taldea sortzeko. Izena emateko nahiz bestelako informazioa jasotzeko deitu edo idatzi honako hauetara: