Emakumeok Mugimenduan aplikazioa aurkezgai Eskoriatzan
2023 / 10 / 18Bihar, urriak 19, osteguna, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako Emakumeok Mugimenduan aplikazioa eskoriatzarrei ezagutzera emateko ekimena egingo da Manuel Muñoz kiroldegian.
2021. urtean 18 eta 64 urte arteko Gipuzkoako ia 4000 emakumeri galdeketak egin zitzaizkien, aisialdiko jarduera fisikoaren eta kirol ohituren gaineko informazioa eskuratzeko. Ikerketa EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultutateko ikerlariek egin zuten eta ateratako emaitzetako bat izan zen “hiru emakumetik bat ez da aktiboa, astean 120 minutu baino gutxiagoz egiten baitu kirola“.
Ondorioak ezagututa, Gipuzkoako Foru Aldundiak emakumeak kirol arloan aktiboagoak izateko proiektua jarri zen martxan, eta horren ondorioz “Emakumeak Mugimenduan” izeneko APPa sortu du.
Aplikazioa ezagutzeko emateko helburuarekin, TXITA IBILTARIA izeneko informazio-gunea Gipuzkoako zenbait herri bisitatzen ari da eta bihar iritsiko da bihar Eskoriatzara, hain zuzen ere Manuel Muñoz kiroldegira, honako ordutegian: 10:30-13:30 eta 18:30-20:30.
Bihar gimnasialekua doan emakumeentzat
Hori aprobetxatuta eta Eskoriatzako emakumeak kirol arloan aktibo izatera animatzeko helburuarekin, bihar, urriak 19, emakume eskoriatzarrek Manuel Muñoz kiroldegiko gimnasioa frogatu eta doan erabiltzeko aukera izango dute, honako ordutegian: 11:15 – 12:15 eta 18:30 – 20:30.