Euskara ikasteko diru laguntzak eskatzeko epea uztailaren 12an bukatzen da
2013 / 07 / 08“Euskararen normalkuntzarako diru laguntzak” oinarrien arabera, ostiral honetan bukatzen da 2012-2013 ikasturtean egindako euskara ikastaroetarako diru laguntzak eskatzeko epea.
Bukatu berri den ikasturtean Leintz Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikastaroren bat egin duten eskoriatzarrek matrikula ordaintzeko diru laguntza eskatu ahal izango dute. Eskaera udaletxeko herritarrentzako arreta zerbitzuan aurkeztu ahal izango da edo emailez bidali.
Eskaera orriarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu behar da:
- Euskaltegiaren egiaztagiria, asistentziari buruzkoa (laguntza jaso ahal izateko gutxienez %90ekoa izan beharko da)
- Matrikularen ordainketa agiria
Diru laguntza arautzen duten oinarriak eta eskaera orria webgune honetan eskuratu daitezke. Dokumentazioa aurkezteko:
- Udalaren arreta zerbitzua: 10:00 – 13:30
- Euskara zerbitzua: euskara@eskoriatza.net
Informazio gehiago behar izanez gero: 636 78 59 71