Ortulaguntza zerbitzurako lan deialdia
2023 / 12 / 05Debagoiena eskualdean martxan jarriko den ORTULAGUNTZA zerbitzurako lan-deialdia. Baratzegintza profesionalean ari diren ekoizle txikiak lagundu, hauetan erreleboa bermatu eta proiektu berrien sorrera sustatzea helburua duen laguntza-sistema martxan jarriko da.
EZINBESTEKO BALDINTZAK
- Baratzegintzan lan-esperientzia izatea
- B-motako gida-baimena eta ibilgailuaren disponibilitatea
HONAKO HAUEK BALORATUKO DIRA
- Nekazaritza arloko formakuntza.
- Baratzegintza agroekologikoan formakuntza.
- Baratzegintza agroekologikoan esperientzia izatea.
- Baratzegintzak bailaran duen egoeraren inguruko ezagutza izatea.
- Produktu fitosanitarioen aplikatzaile txartela izatea.
- Lehen sektoreak duen balio estrategikoarekin kontzientzientzia izatea.
- Euskal hiztuna izatea.
- Harremanetarako gaitasuna, proiektu kolektiboen kudeaketan eta taldedinamizazioan esperientzia izatea.
- Goiz eta arratsaldez lan egiteko disponibilitatea.
Esperientzia eta formazioa baloratzeko, behar diren agirien bidez egiaztatuko dira.
ESKAINTZEN DA LAN ALDI OSOKO KONTRATUA.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK ETA EGINKIZUNAK
- Eskualdeko baratzezaintza proiektuetan ortuko lanetan aritzea: eskuzko lanak:
otarrak eta eskariak prestatu, mantenu lanak, makineriaren erabilera… - Bailarako nekazarien arteko saretzea bultzatzea, erosketa kolektiboen
koordinazioan adibidez. - Onuradunen beharrak identifikatzea, eta zerbitzuaren koordinazio eta
dinamizazio lan-taldean parte-hartzea.
KURRICULUMNA BIDALTZEKO EPEA: abenduak 15erarte.
- DEBA GARAIA Elkartea, Urteaga kalea, 21, 20570 BERGARA
- debagaraia@debagaraia.eu