2023ko abenduko 2. ez ohiko plenoa
2023 / 12 / 19- Eguna: Abenduaren 21a (osteguna)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatetzaren adierazpenak.
- Eskoriatzako Udalaren 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokorra onartzea.
- 2024. urteko lanpostu zerrenda eta plantilla organikoa onartzea.
- Dirulaguntzen 2024-2027 Plan Estrategikoa onartzea.
- Suradesa S.A. Eskoriatzako Udalaren berezko baliabide izendatzea.
- Etxez etxeko zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza hitzarmena luzatzeko proposamena.
- Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren (EHPM) eskariz EH Bilduk aurkeztutako mozioa pentsiodun guztiek gutxienez 1.080 euroko diru-sarrerak bermatuta izan dezatela eskatzeko.
- Galde-eskeak.