Egitarau zabala Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan
2024 / 03 / 04Egitarau berezi bezain oparoa prestatu da Eskoriatzan martxoaren 8aren bueltan. Egun horretan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da, baina gaiarekin lotuta honako ekitaldi hauek egongo dira:
4, astelehena
18:30/Zaldibar antzokia
Hitzaldia: Pornografía y adolescentes.
Hizlaria: Amelia Tiganus.
Oradora, escritora y activista rumana superviviente de la trata de mujeres. Fue vendida a un proxeneta a los 17 años. Tras cinco años de ser explotada sexualmente logró salir del sistema prostitucional.
5, asteartea
18:30/Kultur etxea
Liburuaren aurkezpena: Autodefensa feminista.
Egilea: Maitena Monroy.
Más allá de aprender a decir no
7, osteguna
18:00/Kultur etxeko jubilatuen sukaldea
Mahai ingurua: Emakumeen arteko topaketa, beste kultura batzuetako emakumeen parte-hartzearekin.
Torradak egongo dira
8, ostirala
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
18:30/Plaza
Manifestazio zaratatsua herrian zehar, plazan hasita.
Emakumeen Nazioarteko Eguna emakumeon eskubideen aldarrikapenerako eguna da, eta munduko emakume guztiei – euren eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan ibili diren eta dabiltzan emakume guztiei – omenaldia egiteko eguna ere.
10, igandea
Areskoren VI. Emakumeen martxa
12:00 Oinezko martxa Aretxabaletatik Eskoriatzara.
12:30 Eskoriatzako plazan hainbat zozketa eta tortilla pintxoak.
14:30 “Zuk ekarri, zuk jan” bazkaria.
Ondoren: dantzaldia
Herritarrei, ekintzetan parte-hartzeko deia egiten die Udalak.