KORRIKA martxoan iritsiko da, eta ekintza egitaraua prest dago
2024 / 03 / 05HARRO HERRI lemapean iritsiko da aurten Korrikaren 23.edizioa. Martxoaren 14an hasiko da Irunen eta 24an izango du helmuga Baionan, eta bitartean martxoaren 23ko goizaldean iritsiko da Eskoriatzara, Leintz Gatzagatik behera.
Hori horrela, martxoan zehar hainbat ekintza egongo dira herrian:
7, osteguna
Goizeko 10etatik aurrera HUHEZIko ikasleek antolatutako joku eta jolasak egongo dira plazan, eguerdian pilotalekuan bazkalduko dute eta arratsaldeko 17:15etatik aurrera herriko plazan kontzertuak, karaokea eta DJa egongo da iluntzeko 21:00ak arte.
21, osteguna
19:00/Zaldibar antzokia
Filma: AIRE – Maurizia Aldeiturriaga panderojolean inspiratutakoa; Arratiako bailararen bihotzean, 13 gaztek musika-pieza bat sortzeko jarraitutako prozesua jasotzen duena.
HUHEZIko ikasleek antolatu eta gidatutako saioa izango da, eskoriatzar guztiei irekita dagoena.
22, ostirala
Korrika txikia eta Korrika ofiziala biak izango ditugu Eskoriatzan, eta hori aprobetxatuta, egun osorako ekintza egitaraua antolatu da:
- 10:30 – Korrika txikia, herrian zehar
- 17:00 – Eskulanak, plazan
- 17:00 – Gaztelekua: graffitia eta merendola
- 18:30 – BURUHANDIAK
- 19:30 – TRIKI-KALEJIRA
- 21:30 – Afaria ZUK EKARRI, ZUK JAN, (eguraldi ona egiten badu plaza, bestela frontoian)
- FURGOFARRA janari-furgoneta plazan egongo da
- 23:00 – ELEKTROTXUFLA, plazan
- 02:37 – KORRIKA Leintz Gatzagatik behera iritsiko da Eskoriatzara