MOZIOA: Palestinaren egoerari buruzkoa
2024 / 05 / 07Udalbatzarrak 2024ko apirilaren 25ean egindako bilkuran, EHBilduren 7 zinegotzien aldeko botuarekin eta bertaratutako EAJ/PNV-ko 3 zinegotzien aurkako botoarekin, Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak aurkeztutako mozioa onartu zuen eta honako erabakiak hartu zituen:
- Palestinan berehalako su-etena eskatzea, eta Gobernuari eskatzea Gazako Zerrendan laguntza humanitarioa sartu eta emango dela ziurtatzea, betiere langile humanitarioen babesa bermatuz.
- Biztanleria zibilaren aurkako eraso guztiak salatzea eta Nazioarteko Eskubide Humanitarioekiko eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearekiko errespetua
eskatzea, NBEk gerra-krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak (genozidioa eta apartheid-a barne) amaitzeko eta zigortzeko behar dituen mekanismoak aktibatuz. - Onartzea okupazio koloniala eta apartheid-a direla gatazkaren egiturazko arrazoiak, eta nazioarteko komunitateak Nazio Batuen ebazpenak eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea bete behar dituela, bake justu eta iraunkorra eraikitzeko berme gisa.
- Israelgo gobernuarekin harreman instituzional guztiak etetea behin betiko su-etena izan arte, Palestinako herriaren giza eskubideak bermatu arte eta Israelek Nazioarteko Zuzenbidea eta Nazio Batuen ebazpenak bete arte.
- Eusko Jaurlaritzari eskatzea, Udal honetatik egiten dugun bezala, Espainiako Gobernuari exiji diezaiotela Estatuko esparru juridikoan ezarritako betebeharrak bete ditzala eta Israeli norabide biko bahitura militarra ezar diezaiola, bai eta Israelekin lankidetza militarreko eta segurtasuneko programa guztiak bertan behera utz ditzala ere, Palestinako herriaren eskubideak errespetatu arte.
- Eusko Jaurlaritzari, eta Espainiako Gobernuari Gazako Zerrendaren aurkako bonbardaketak eta setioa gelditzeko behar diren neurri diplomatiko guztiak har ditzatela eskatzea, Israelgo gobernuaren eta haren arduradunen aurkako zigor-programa barne, eta Israelgo Estatuarekin harreman diplomatikoak etetea Nazioarteko Zuzenbidea eta Nazio Batuen ebazpenak bete arte.
Hemen mozioa osorik (PDF)