MOZIOA: larrialdietarako osasun zerbitzuari buruzkoa
2024 / 05 / 08Udalbatzarrak 2024ko apirilaren 25ean egindako bilkuran, EHBilduren 7 zinegotzien aldeko botuarekin eta bertaratutako EAJ/PNV-ko 3 zinegotzien aurkako botoarekin, Larrialdietarako Osasun Zerbitzuei buruzko mozioa onartu zuen, hain zuzen ere honako hau esaten duena:
- Eskoriatzako Udalak eskatzen dio Osasun Sailari E3606 Bizi Euskarri Aurreratu errekurtsoak txanda guztietan bermatua izan dezala medikua.
- Eskoriatza Udalak eskatzen dio Osasun Sailari Emergentziak ESI-ko Bizi Euskarri guztiek zein koordinazio zentroek izan beharreko osasun profesionalen ekipoak eta pertsonala izateko
pertsonal politika aldatu dezala. - Eskoriatzako Udalak eskatzen dio Osasun Sailari Emergentziak ESI-ko langileekin elkarlanari ekitea Ospitalez Kanpoko Larrialdien zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko xedearekin.
- Eskoriatzako Udalak Osasun Sailari bere prestutasuna adierazten dio elkarlanerako eta herritarrekiko gardentasunez jokatzeko Debagoienari eragiten dioten Osasun Zerbitzuen egoera eta osasun arreta kalitatea hobetzeko xedearekin.
Mozioa osorik (PDF)