Berdintasun diagnostikoaren 2.fasea

2024 / 05 / 23

Udalak aurten Eskoriatzako berdintasun diagnostikoa osatzeko prozesua martxan jarri du Emun aholkularitzaren laguntzarekin. Diagnostiko horren helburua Eskoriatzako errealitateak ezagutu eta genero-berdintasuna lortzeko eman beharreko pausoak identifikatzen laguntzea da.

Lehenengo fasean Eskoriatzako herritar-kolektiboekin talde elkarrizketak egin dira, maitzaren 16 eta maiatzaren 22a bitartean.

Bigarren fase honetan informazioa biltzeko herritar guztiak galdetegia betetzera gonbidatzen zaituztegu. Galdetegi honetan bildutako informazioa Eskoriatzako berdintasun egoeraren argazkia osatzeko baliagarria izango da, bai eta eragiteko eremu nagusiak bistaratzeko ere.

Galdetegia betetzeko azkeneko eguna ekainaren 6a izango da, eta online nahiz paperean bete ahal izango da. Paperezko galdetegiak honako leku hauetan eskuratu ahal izango dira: Jose Arana eta Luis Ezeiza ikastetxeak, liburutegia, jubilatu elkartea eta kiroldegia.

Eskerrik asko parte-hartzeagatik!