Euskararen C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa irailean

2024 / 06 / 17

Orain arte EGA izenez ezagutzen zen eta Europako Erreferentzia Marko Estandarrean C1 maila parekatzen duen euskara-azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa eskainiko da Leintz Udal Euskaltegian aurtengo irailean.

Batxilergora arteko ikas-prozesu osoa euskaraz egin duten ikasleek euskarazko B2 mailaren egiaztagiria jasotzen dute. Baina, aisialdian aritzeko nahiz lan munduko lanpostu askotarako euskara maila bat gehiago egiaztatzea eskatzen da, hain zuzen ere C1 maila; eta jakinik gazte askok maila hori egiaztatzetik gertu egon arren egiaztatu barik dutela, azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa egingo du Leintz Udal Euskaltegiak.

Irailean, idatzizkoa

Azterketaren idatzizko zatia urria hasieran izango denez, prestakuntza ikastaroa irailean egingo da, eta 2 aukera eskainiko dira:

1. aukera: ASTELEHENETIK OSTIRALERA

  • Irailaren 2tik 27ra
  • Egunean 2 ordu, guztira 40 ordu: 16:30-18:30
  • Prezioa: 60 euro
  • Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua: 7

2.aukera: ASTELEHENETIK OSTEGUNERA

  • Irailaren 2tik 26era
  • Egunean 2,5 ordu, guztira 40 ordu: 16:00-18:30
  • Prezioa: 60 euro
  • Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua: 7

Idatzizko azterketa gaindituz gero, nahi dutenek, ahozkoa prestatzeko ikastaro berezia egin ahal izango dute.

Izen-ematea

Izena emateko epea ekainaren 17tik uztailaren15era izango, baina kontuan izan behar da plaza kopuru mugatua dela, eta izena ematen den ordena errespetatuko dela taldea sortzeko. Izena emateko nahiz bestelako informazioa jasotzeko: