Pintaden aurrean salaketa irmoa

2024 / 09 / 02

Zapatu goizean Eskoriatzan berriro agertu ziren udal langile baten aurkako pintadak, eta horren aurrean Eskoriatzako Udala osatzen duten alderdietako kideek ahobatez onartu dute honako adierazpena publikatzea:

Eskoriatzako Udalak irmotasunez gaitzesten ditu zapatu goizean udal langile baten aurka, beste behin agertu diren pintadak. 

Herritarren ezadostasunak edota kexak helarazteko beste bide batzuk daude eta udaletxeko ateak beti zabalik egongo dira herritar hauek artatu eta entzuteko.

Errespetua funtzeskoa dela uste eta sinisten dugu.